GEOGRAFIA:
Nafarroako iparraldeko udalerria, Malerreka eskualdean kokatua. Doneztebetik, 3 kilometrotara eta Iruñetik 50batera. Muganteak: iparraldean Doneztebe, ekialdean Bertizarana eta Baztan, mendebaldean Oitz eta hegoaldean Ultzama ibarra.
Donamaria osatzen duten herri guneak, hauek dira: Askarraga, Artze, Gaztelu, Igurin eta Uxarrea.
Eguraldia, epela eta euritsua da.
NATURA:
Mendiko oihana, bertako hostozabaleko zuhaitzak osatzen du, gehienbat, pagadiak dira. Mendi apalean, berriz, haritza eta gaztaina ondoa da nagusi.
Mendian barna ibiltzea maite duenarendako, ibilbide hanitz eta ederrak badira. Bat aipatzeagatik, Txaruta errekaren bidea segitzen duena non ur jauziak eta pagadi franko ikus ditzakegu.
Arratsalde edota egun pasa egiteko, udaletxearen aldamenean hau parkea eta frontoia dugu.
HISTORIA:
Donamariako historia, 1.845. urte artaraino, Ibargoiara ibarrari lotua dago. Urte horretan, Askarraga, Artze, Donamaria, Gaztelu eta Igurin herri gunekin, udalerri bihurtu zen, hiriburutzat Donamaria hartu zutelarik.
Udalerriko armarria bi zatitan bereiz dezakegu; alde batean, ardi bat eta honen aitzinean zuhaixka ttiki bat; bertzean, gaztelu bat hiru dorrez osatua.
Etenekogaina, 1.000 metrotik gora daukana, herriko mendi altuena da eta bertan historiaurreko tumuluak ikus ditzakegu.
ARTEA:
Aipatzeko da, Donamariako Asuncion Ama Birjinaren eliza, bere ezkil dorre biribilarekin eta teilatu kono forma duena. Elizak, gurutze formako planta du;
Baita, Jauregiko dorretxea ere, 1488.urte geroztik ezaguna dena eta 2.002. urtean zaharberritu izan zena.
Uxarrea herrigunean, Artzeko bidean, Karmeldar seroren etxea bisita dezakegu.
Herri gune guztiak bisita bat merezi dute, bertako arkitektura nolakoa den ikus dezagun.
BESTAK:
Udalerrian, bi besta ospatzen dira.
Bat: abuztuaren 3an, Santo Domingo eguna, Gaztelu herriguneko patroia.
Bertzea, abuztuaren 15ean, Amabirjinaren eguna, Donamariako patroia.
Herriko bestetan, hainbat aizkoa apustu eta herri kirol antolatzen dira.
Baita, herriko bazkaria bertsolariekin ere.
HIZKUNTZA:
Euskara. Erran dezakegu, herriko jendea %100a euskalduna dela.
GASTRONOMIA:
Zopak, zuri eta beltza, gaztanbera, gasta, esnetato aretxea eta bildotsa.