Toki Entitateetako kideen Dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan xedatutakoarekin, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan xedatutakoarekin eta abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 13. artikuluarekin bat eginez.
Donamaria-ko Udalak, 2020ko martxoaren 13an ospatutako Udalbilkuran, honako akordioa onartu zuen legeak eskaturiko gehiengoarekin:
Lehena.–Dedikazio partziala ez duten udalkideei Udalbatzako bilkuretara joateagatik dagozkien zenbatekoak onestea, 2019ko ekainaren 15etik aurrera, eta atzeraeraginezko efektuarekin data hori arte. 50 euro jasoko dituzte Udalbatzako bilkuretara joateagatik.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Donamariako Udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz.
Donamarian, 2020ko ekainaren 3an.– Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.